Gozategiren "Zingel", udako kantu izateko bidean

musika

Abesti berria

Gozategiren "Zingel", udako euskal kantua izateko bidean

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/03/07

Hogeita bost urte bete ditu Gozategik, eta maiatzean disko berria argitaratuko du. Aurretik, "Zingel" kantu itsaskor eta dantzagarria aurkeztu dute taldekideek.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel
  • Whatsapp
  • Bidali

Hogeita bost urte bete ditu Gozategi taldeak, eta hasierako gogo eta ilusio bera dute oraindik ere taldekideek. Nabarmena da hori gipuzkoarren abestietan, batik bat, gaur bertan aurkeztu duten "Zingel" kantuan.

 

Estudioan dabiltza gaur-gaurkoz maiatzean argitaratuko duten diskoa prestatzen. Litekeena da udako euskal kantua izatea "Zingel", erritmo alai eta dantzagarriak baititu Gozategiren abesti berriak.

Hala balitz, 1996an aurkeztutako "Nirekin" kantuaren arrakasta errepikatuko luke taldeak. Dakizuenez, 1995ean iritsi zen Gozategiren estreinako diskoa: Gozategi. Alabaina, urtebete geroago heldu zioten arrakastaren bideari, Ainhoa proiektuari esker.

Esan bezala, "Emoistazu muxutxue" izenarekin ezagunagoa den abestiak asaldatu zuen, orduan, euskal musikagintza, nolabait doinu itsaskor eta letra gogoraerraza  zituelako. Hain zuzen ere, Jon Maia bertsolariaren hitzak jaso zituen bizkaieraz abestutako kantu horrek.

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena