Vendetta taldeak agertokiak utziko ditu, agurra

musika

Agurra

Vendetta taldeari agur esateko ordua iritsi zaio

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/03/09

Tristura puntu batekin, baina orain arte bizitakoaz harro eta pozik, taldekideek iragarri dute taldea uzteko garaia iritsi dela. Izan ere, ibilbide ezberdinak hartuko dituzte taldekideek.

  • Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Argazkia: Gaizka Peñafiel
  • Whatsapp
  • Bidali

Vendetta taldearen agurrak ezustean harrapatu du euskal musikagintza. Agiri baten bidez eman du albistea talde nafarrak: ?Agur esateko ordua iritsi zaigu?.

Tristura puntu batekin, baina orain arte bizitakoaz harro eta pozik, taldekideek iragarri dute taldea uzteko garaia iritsi dela. Izan ere, ibilbide ezberdinak hartuko dituzte taldekideek.

Hamar urteko esperientzia oparoa izan da, eta ehunka kontzertu eta bost disko bizkarrean hartuta agurtuko dira. Jarraitzaileentzako ere izan dituzte esker oneko hitzak: "Guzti hau denon artean lortu dugu: Zuek, crew osoa eta taldea. Goza dezagun topera 2018 hau eta amaitu dezagun aro hau merezi duen bezalaxe: Abesti bakoitzean arima askatuz". Hain zuzen ere, berba horiekin bukatu dute sare sozialen bidez zabaldutako agiria:

"Kaixo jendiek!

Berri oso garrantzitsu bat dugu zuentzat. Bizitzan, liburuetan bezalaxe, orriak pasa behar dira. Eta guretzat beste bat pasatzeko garaia heldu da. Badakigu denak hasiera bat eta amaiera bat duela. Gauza garrantzitsu ororen amaieran bezala, guzti honek tristura puntu bat du atzean utziko dugun guztiagatik. Baina asebetetze sentsazio handia ere bizitakoagatik eta ilusio handia etorriko denarengatik. Naturaltasun osoz, geure bizitzek ibilbide ezberdinak hartu dituzte eta agur esateko unea heldu zaigu.

Taldea gozatzeko eta gozarazteko intentzioz jaio zen. Hamar urte, bost disko eta ehundaka kontzerturen ondoren, lortu dugunaren sentsazioa dugu. Ikaragarri gainera! Lagun izateari sekula utziko ez dieten bost kideok eskerrak eman nahi dizkizuegu Vendetta bezain handia den zerbait sortu izanagatik.

Ez genuke asko luzatu nahi. Ez ditugu agurrak maite. Hala ere zera esan nahi genuke: Guzti hau denon artean lortu dugu: Zuek, crew osoa eta taldea. Goza dezagun topera 2018 hau eta amaitu dezagun aro hau merezi duen bezalaxe: Abesti bakoitzean arima askatuz.

FAMILIA HANDI BAT SORTU DUGU.
MAITATUAK SENTITZEN GARA.
EZIN DUGU GEHIAGO ESKATU.
BETIRAKO.
MAITE ZAITUZTEGU.

VENDETTA?

 

 

Iruzkinak

Publizitatea

Irratia zuzenean

Publizitatea
Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
Publizitatea
Publizitatea

Bisitatuena

    Kargatzen ikusiena
        Kargatzen ikusiena