Pasaia Itsas Fest 2018: kontzertuak: Maika Makovski, Morcheeba eta Rural Zombies

musika

Maiatzean, Pasaian

Maika Makovski, Morcheeba eta Rural Zombies arituko dira Pasaia Itsas jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/04/11

Kiko Veneno, Anne Etchegoyen eta Serrulla ere izango dira Pasaian maiatzaren 17tik 21era egingo duten jaialdian.

  • Whatsapp
  • Bidali

Maiatzaren 17tik 21era egingo dute Pasaia Itsas jaialdia, eta gaur bertan aurkeztu dituzte egun horietan Gipuzkoako aipatu udalerrian egongo diren kontzertuetako batzuk.

Horrela bada, itsas kulturaren topaleku bihurtuko da Pasaia datorren hilabetean. Hainbat gune izango ditu jaialdiak. Alde batetik, ur eremuan Europako bazter guztietatik iritsitako itsasontziak egongo dira. Bestetik, lur eremuan "villages" guneak jarriko dituzte non jarduera asko antolatuko diren; ekimen kultural eta gastronomikoak, esaterako.

Gainera, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan. Oraindik ez dute zuzenekoen egitaraua erabat itxi, baina aurreratu dute Kiko Veneno, Anne Etchegoyen, Maika Makovski, Morcheeba, Rural Zombies eta Serrulla igoko direla agertokira edizio honetan.

Kiko Veneno izango da oholtzara ateratzen lehena. San Pedron arituko da ostegunean. Hurrengo egunean, berriz, Donibanek Anne Etchegoyenen eta Maika Makovskiren zuzenekoak hartuko dtu, eta larunbatean Trintxerpetik igarok dira Serrulla, Morcheeba eta Rural Zombies. Emanaldi guztiak 21:00etan hasiko dira.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena