Ez Dok Fest 2018 jaialdia, Eibar: Toundra, Belako eta Dead Bronco, kontzertuak

musika

Ekainaren 1ean eta 2an

Gaur egungo rock musikaren aldeko apustua egingo du Eibarko Ez Dok Fest jaialdiak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/04/13

Datorren astean iragarriko dute lehenengo edizio honetako kartelburua, baina dagoeneko aurreratu dute, besteak beste, Belako eta Toundra arituko direla Unbe kirol-gunean.

  • Toundra. Argazkia: Iñigo de Amescua.

    Toundra. Argazkia: Iñigo de Amescua.

    Toundra. Argazkia: Iñigo de Amescua.
  • Whatsapp
  • Bidali

Ekaina iritsi eta batera, Eibarrek Ez Dok Fest jaialdiaren estreinako edizioa antolatuko du, zeinetan gaur egungo rock musikaren izarrak bilduko diren.

Oraindik ez dute argitu zein talde izango den lehenengo edizio honetako kartelburua, baina aurreratu dute datorren astean emango dutela talde horren emanaldiaren berri. Bien bitartean, antolatzaileek jakinarazi dute Toundra, Belako, Jardin de la Croix, Viva Belgrado, Dead Bronco, Biznaga, Melange, Futuro Terror, Joseba B. Lenoir, Kokein, The Soulbreaker Company, Vulk, Doblecapa, Nerabe, Mud Candies, Comité Eléctrico eta Cuchillo de Fuego arituko direla.

 

 

Horiek talde guztiak Unbe kirol-gunean elkartuko dira ekainaren 1ean eta 2an.

Jaialdiari buruzko informazio gehiago, www.ezdokfest.com webgunean.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena