Albisteak

Egitaraua

Itziarren Semeak, KOP eta Dj Bull, Lazkaoko festetako bigarren asteburuan

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Ezinke, Breaking Brokkoli eta Alerta Gorria taldeen emanaldiak ere iragarri dituzte hurrengo egunetarako.

Iragan asteburuan hasi ziren Lazkaoko festak, eta musikak leku garrantzitsua bete zuen txosnen gunean. Hantxe aritu ziren, besteak beste, Trini Fox, Voltaia, Rodeo eta Zigor DZ disko-jartzailea.

Zubira begira ere, egitarau zabala prestatu dute lazkaotarrek. Hala, gaur bertan Itziarren Semeak eta Ezinke igoko dira agertokira. Bihar, berriz, Breaking Brokkoli, KOP eta Alerta Gorria taldeen txanda izango da.

Bi Bala ere gaur ze aritzekoa, baina taldekide batek izandako istripua dela eta, bertan behera utzi dute emanaldia. Gainera, taldeak iragarri du bukatutzat eman dutela musika-ibilbidea.

Gainera, astelehenean jai bezpera denez, Dj Bull gonbidatuko dute Lazkaora, festak girotzeko asmoz.