Albisteak

Maiatzean

Gaur hasiko da Bilbon Kultura Live musika zirkuitua

AGENTZIAK | EITB.EUS

M. Ward, Non Servium, King Khan & The Shrines, Russkaja, Gatillazo, Willie Nile & Band eta Eri Yamamoto Trio ere izango dira protagonista aurtengo edizioan.

Kultura Live elkartea osatzen duten aretoek "kalitatezko kontzertu zirkuitu dinamikoa" antolatu dute Kultura Live zirkuituaren bigarren edizioan, maiatzean, Monster Magnet, Ainara Legardon, M. Ward, Cycle, Non Servium, King Khan & The Shrines, Russkaja, Gatillazo, Willie Nile & Band eta Eri Yamamoto Trio artista eta taldeen kontzertuak eskainiko baitituzte.

Elkartea osatzen duten aretoak, Kultura Live elkarteak gogoratu duenez, hauek dira: Indara, Le Magneto, Kafe Antzokia, Hell Dorado, Fever/Santana 27, Beikozini, Bermeoko Kafe Antzokia, Atabal, Tunk!, Dabadaba, Le Bukowski, Doka, Zentral Kafe Teatro, Totem aretoa, Bilbaína Jazz Club, San Agustin eta Plateruena. Iaz egin zen zirkuituaren lehen edizioa, eta 2.875 pertsona bildu ziren.

Aipaturikoez gain, beste hauek ere igaroko dira Kultura Live zirkuitutik: Furyo, The Creepy Tones, Masterplan, Skeletoon, Dark Embrace, Taken, Los Tupper, ¡Pendejo!, Arenna, Kuve, Villanueva, Virenque, The Inductions, The Northagirres, The Neatbeats, Lie Detectors, Karne Kruda, Buffalo, Hatxe, Vinny Appice eta Mob Rules Live.

Bestalde, elkarteak 2018an 10. urteurrena ospatuko duela eta, hainbat ekimen antolatuko dituzte urtean zehar. Horien artean nabarmentzekoa da ekainaren 4tik 6ra Bilbon egingo den Europako Musika Areto eta Musika Jaialdien Live DMA elkartearen batzar nagusia. 2.500 musika areto eta jaialdi ordezkatzen dituzten 18 herrialdetako hainbat elkarteren ordezkariak Kafe Antzokian bilduko dira sektorearen nondik norakoak eztabaidatzeko.

Egitaraua

Maiatzak 3
Eri Yamamoto trío
20:00, 12 euro
Bilbaína Jazz Club

Maiatzak 4
Furyo + The Creepy Tones
21:30, 5 euro
Le Magneto – Baiona

Maiatzak 5
Masterplan + Skeletoon + Dark Embrace + Taken
Tunk Aretoa – Irun

Maiatzak 11
Willie Nile & Band + Los Tupper
22:00, 15/18 euro
Kafe Antzokia – Bilbo

Maiatzak 11
Monster Magnet + ¡Pendejo! + Arenna
20:30, 22/27 euro
Fever Club – Bilbo

Maiatzak 11
Kuve + Villanueva + Virenque
20:00, doan
Indara – Iruñea

Maiatzak 12
Russkaja
Totem Aretoa – Atarrabia

Maiatzak 12
Gatillazo
20:00, 14/17 euro
Doka Antzokia – Donostia

Maiatzak 13
The Inductions + The Northagirres
Le Bukowski – Donostia

Maiatzak 17
M. Ward
21:30, 17/20 euro
Sanagustin kulturgunea – Azpeitia

Maiatzak 18
The Neatbeats + Lie Detectors
22:00, 14/16/18 euro
Hell Dorado – Gasteiz

Maiatzak 19
Cycle + Olimpia
22:30, 12/15 euro
Plateruena – Durango

Maiatzak 25
Non Servium + Karne Kruda
22:30, 12/15 euro
Beikozini – Ondarroa

Maiatzak 25
Buffalo
Kafe Antzokia – Bermeo

Maiatzak 26
Ainara Legardon + Hatxe
20:30, 10/13 euro
Dabadaba – Donostia

Maiatzak 30
Vinny Appice + Mob Rules Live
21:30, 15/18 euro
Zentral – Iruñea

Maiatzak 31
King Khan & the Shrines + Kepa
20:30, 10/13/16 euro
Atabal – Biarritz