Albisteak

Punk-rock jaaildia

Ehuneko Bat jaialdiaren laugarren edizioa maiatzaren 11n iritsiko da Etxebarrira

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Azken orduotan antolatzaileek jakinarazi dutenez, GBH kartelburuak ez du, azkenik, bertan egoteko aukerarik izango. Oraingoz, ez dute horren ordez arituko den taldearen izena iragarri.

Maiatzaren 11n eta 12an Ehuneko Bat punk-rock jaialdia hartuko du Etxebarriko (Bizkaia) Bekosolo Parkeak. Ostiralean hasiko dira kontzertuak, 19:00ak aldera, Pate de Pato taldearekin, eta gerora iritsiko da No Konformeren emanaldia.

Larunbatean, berriz, eguerdiko "bermut tartea" girotzeko, Deiedra (Rebel Folk) taldea gonbidatu dute. Ondoren, herri-bazkaria egingo dute udaletxearen plazan.

Bazkariaren ostean, Sakatu elektrotxarangak girotuko du herria, eta 20:00etatik aurrera Kaos Urbano, Penadas por la ley eta El Noi del Sucre igoko dira oholtzara. Azken orduotan antolatzaileek jakinarazi dutenez, GBH kartelburuak ez du, azkenik, bertan egoteko aukerarik izango. Oraingoz, ez dute horren ordez arituko den taldearen izena iragarri.

Sarrerak 15 euroan egongo dira salgai, maiatzaren 10era arte, Etxebarriko Irudi Kafen eta La Cabañan, Bilboko La Espuelan eta Madariagan, Basauriko Iraultza tabernan eta Barakaldoko Basterran. Internet bidez ere badago sarrerak eskuratzeko aukera, Ticketea.com eta Wegow webguneetan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Musika
  • Albisteak