2018/05/21

11:24

Albisteak

Larunbatean eta igandean

Frustrationen eta Maria Arnal i Marcel Bages bikotearen musika, Usopop jaialdian

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 26an eta 27an egingo dute jaialdia. Lehenengo egunean Lizarrietak hartuko ditu kontzertu guztiak; bigarrenean, berriz, Santa Katalina kaperak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Bederatzi edizio beteko ditu aurten Usopop jaialdi ezagunak, eta antolatzaileek duela hiru hilabete inguru iragarri zuten bezala, musika talde entzutetsuak arituko dira bertan. Hain zuzen ere, besteak beste, Frustration eta Maria Arnal i Marcel Bages bikote kataluniarra izango ditu protagonista aurtengo edizioak.

Esan bezala, bi egunetan egingo dute festibala: larunbat eta igande honetan (maiatzaren 26an eta 27an). Lehenengo egunean, Lizarrietak hartuko ditu kontzertu guztiak; bigarrenean, berriz, Santa Katalina kaperak. Oraindik, baina, ez dute egitaraua itxi. Horrela, hurrengo asteetan zuzeneko gehiago iragarriko ditu Usopopek.

Jaialdirako sarrerak hemen eskura daitezke.

  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;