Albisteak

Maiatzaren 25ean eta 26an

Ostiral honetan entzungo dira Iruña Rock jaialdiko lehen akordeak

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Maiatzaren 25ean eta 26an egingo dute jaialdia Nafarroako hiriburuan. Talde ezagunak igaroko dira bertatik, Doctor Deseo, La M.O.D.A., eta Reincidentes, besteak beste.

  • la m.o.d.a.

    la m.o.d.a.

Bi gun falta dira Iruña Rock jaialdiari hasiera emateko, eta data hurbiltzen ari dela ikusita, antolatzaileak prestaketa lanetan dabiltza buru-belarri.

Dakizuenez, ostiral eta larunbat honetan egingo dute jaialdia Nafarroako hiriburuan. Talde ezagunak igaroko dira bertatik, Doctor Deseo, La M.O.D.A. eta Reincidentes, besteak beste.

Duela bi hilabete inguru iragarri zuten zuzenekoen egunez eguneko banaketa. Lehenengo egunean Doctor Deseo, El Ultimo Ke Zierre, Reincidentes, Tremenda Jauria, Rat-Zinger, KOP, Penadas por la ley, Tracción eta Thursday's Pussy Dogs igoko dira agertokira. Bigarren egunean, berriz, La Raiz, La M.O.D.A., Lendakaris Muertos, Narco, Zoo, Boubon Kings, Mala Reputación, Governors, Attikus Finch eta Impedanzia taldeen txanda izango da. Geroago, ordutegien berri eman zuten.

iruña rock

Sarrerak

Eguneko sarrerak 26 euroan daude eskuragarri (+ 6 euro banaketa gastuengatik). Bi eguneko bonu bereziak, berriz, 45 euroko prezioa dauka (+ 6 euro banaketa gastuengatik).