Albisteak

Irailaren 8an, Antsoainen

Arrikurock jaialdiak bederatzigarren edizioko egitaraua aurkeztu du

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Riot Propaganda, Zea mays, Smoking Souls, La Vallekana Sound System, Leize, Sofokaos eta Mala Pekora igoko dira oholtzara irailaren 8an.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Arrikurock jaialdiaren bederatzigarren edizioak aldaketak dakartza. Oraindik hiru hilabete baino gehiago falta dira aipatu festibala abiatzeko, baina antolatzaileek iragarri dute dagoeneko aurtengo egitaraua.

Gainera, esan bezala, berritasunen bat edo beste izango du Arrikurockek. Izan ere, Barricada kalean egingo dituzte kontzertu guztiak.

Dakizuenez, zuzenekoak doakoak izango dira, eta Riot Propaganda, Zea Mays, Smoking Souls, La Vallekana Sound System, Leize, Sofokaos eta Mala Pekora dira Antsoainen irailaren 8an arituko diren taldeak.

ARRIKUROCK