Albisteak

Udako kontzertuak

Willis Drummonden birak ez du etenik

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Urrestillla, Bilbo, Asteasu, Eibar, Elizondo, Baiona, Deba, Itsasu, Sara eta Akotz harrapatuko dituzte ekaina eta iraila bitartean.

  • Willis Drummond

    Willis Drummond

Udako agenda bete beteta dauka Willis Drummond taldeak. Ekaina eta iraila bitartean hamaika zuzeneko emango dituzte Euskal Herrian, eta urriaren 13rako kontzertu berezi bat iragarri dute. Horren inguruan, ostera, ez dute oraindik informazio gehiago zabaldu.

Birari dagokionez, ekainaren 22an Urrestillako jaietan arituko dira, eta 29an Bilboko Azkuna Zentroan, Asteasuko festak girotu baino egun bat lehenago, hain zuzen.

Uztailerako hiru emanaldi iragarri dituzte. Lehenik eta behin, Eibarren joko dute hilaren 6an. Bigarrenik, Elizondo astinduko dute uztailaren 24an. Azkenik, Baionan dute hitzordua hilaren 26an.

Abuztuaren 15ean, berriz, Debako jaietara gonbidatuko dituzte. Gainera, 18an Itsasuko festak girotzeaz arduratuko dira, eta horixe berori egingo dute Bilboko Algara txosnan, hilaren 23an.

Irailerako bi kontzertu dituzte itxita: hilaren 8an, Saran, eta 22an, Akotzen.