Albisteak

Sanferminak 2018

Itziarren Semeak eta Bad Sound System Iruñean, Herri Sanferminakek antolatuta

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Gorpuzkingzen, Flitterren, Rodeoren, Señor Noren, Strombersen, Skabideanen, Eskorzoren, Anita Parkerren eta Kobanen kontzertuak ere iragarri ditu aipatu mugimenduak sanferminetarako.

Urtero bezala, Herri Sanferminak mugimenduak jai herrikoi eta parte-hartzaileen aldeko apustua egingo du. Hori horrela, uztailaren 6tik 14ra, sanferminak girotze aldera, egitarau alternatiboa proposatu dute, "Jaien hatsa, oihaneko dantza" leloari eutsita. Gaur bertan aurkeztu dute festetako egitaraua, eta argitu dute Altsasuko herriak botako duela txupinazoa.

Musikari dagokionez, jaietako lehenengo egunean Itziarren Semeak eta Dj Jungle igoko dira oholtzara. Uztailaren 7an, berriz, Gorpuzkingz, Las Tipex, Flitter eta Iñigo Buitraker arituko dira Iruñean.

Hirugarren egunerako, alegia, iganderako, Bad Sound Systemen, Rude Prideren, Mango Wood Ultimatumen eta Errege Sounden emanaldiak iragarri dituzte, eta Joxpa, Las Sexpeares, Dj Demencial Chico Acelerado, Rodeo eta Señor No taldeen txanda izango da hilaren 9an.

Uztailaren 10ean Feministok Fest eguna ospatuko dute. Egun horretan, besteak beste, NeskaRap ikuskizunak eta Moonshakersen kontzertuak hartuko dute lekua Nafarroako hiriburuan. Festetako seigarren egunean, Strombers, Skabidean, The Guily Brigade eta Eskorzo aterako dira agertokira.

Azken hiru egunetan ere musikaz blai jarriko dute Iruñea Herri Sanferminak mugimendukoek. Hala, uztailaren 12an, F.R.A.C., Sorkari Irkaia eta Dj Reimy gonbidatuko dituzte; 13an, Authority Zero, Ardibeltza Blackbeltz eta Ezetaerre, eta azken egunean, Anita Parker, Koban, Vertigo Rising eta Dj JoTaTxo.

SANFER