Albisteak

Kontzertua

Ricky Martin Donostian arituko da abuztuaren 29an

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Donostia Arenako kontzerturako sarrerak ekainaren 14an jarriko dituzte salgai. 35 eta 125 euro bitarteko sarrerak egongo dira.

Ricky Martin errepidera aterako da berriro. Azken orduotan jakitera eman duenez, Espainiako Estatutik bira egingo du, abuztutik aurrera. Hala, hilabeteko tartean hamar hiri bisitatuko ditu; tartean, Donostia.

Hain zuzen ere, abuztuaren 29an izango da Gipuzkoako hiriburuko zuzenekoa, Donostia Arenan (Ilunbe). Ikuskizun erraldoia prestatuko du ordurako, zeinetan, besteak beste, "Disparo al Corazon", "La Mordidita", "Tal Vez", "Livin' La Vida Loca", "Pégate", "Adiós", "La Bomba", "La Copa de la Vida", "Vente Pa'Ca" eta "Fiebre" kantuak entzungo diren.

Donostiako kontzerturako sarrerak ekainaren 14an jarriko dituzte salgai, 10:00etatik aurrera. Doctormusic.com, entradas.com eta ticketmaster.es webguneetan eskuratu ahalko dira. 35 euroan salduko dituzte merkeenak eta 125 euroko prezioa izango dute sarrera garestienek.