Zea Mays, Willis Drummond eta Dj Bull, Baionako jai "alternatiboetan" 2018

musika

Uztailaren 25etik 29ra

Zea Mays, Willis Drummond eta Dj Bull, Baionako jai "alternatiboetan"

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

2018/06/19

2ZIO, Skabidean eta Raksax ere arituko dira Patxa Plazan uztailaren 25tik 29ra, Gazte Asanbladak antolatuta.

  • Whatsapp
  • Bidali

Uztailaren 25etik 29ra egingo ospatuko dituzte Baionako jaiak, eta egun horietan musikak leku garrantzitsua beteko du Lapurdiko hiriburuan. Oraindik ez dugu Udalak prestatutako egitarauaren berri izan, baina dakiguna da Gazte Asanbladak hainbat kontzertu antolatuko dituela festetarako.

Hala, Patxa Plaza bihurtuko da zuzeneko guztien topaleku. Uztailaren 26an, adibidez, Willis Drummond eta Dj Bull igoko dira oholtzara, 22:00etan eta 00:00etan, hurrenez hurren.

Uztailaren 27an, berriz, 2ZIO taldearen musikak hartuko du lekua, 22:00etatik aurrera, eta Raksaxen emanaldia helduko da geroago.

Azken bi egunetan ere ez da musikarik faltako. Alde batetik, hilaren 28an Zea Maysen eta Garilak 26ren txanda izango da. Bestetik, jaietako azken egunean, 18:00ak aldera, Skabidean aterako da agertokira.

Iruzkinak

Publizitatea
  • Irratia zuzenean

    Publizitatea
    Gaztea App Deskargatu App berria! Gaztea App
    Publizitatea
    Publizitatea

    Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
          Kargatzen ikusiena