Albisteak

Bira

Ze Esatek! taldeak hamar kontzertu iragarri ditu hurrengo hilabeteetarako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Besteak beste, Iruñea, Donostia, Santurtzi, Zornotza, Aia, Ataun eta Urduliz harrapatuko dituzte ekaina eta iraila bitartean.

Ze Esatek! taldekoak Ondarroan izan ziren ekainaren 2an, eta harrezkero ez dute berriro oholtzara aterako aukerarik izan. Alabaina, badirudi uda honetan nahikoa lan izango dutela agertokian, izan ere, hamar kontzertu emango dituzte ekaina eta iraila bitartean.

Larunbat honetan, esaterako, Iruñean dute hitzordua, eta hurrengo egunean Araia bisitatuko dute. Uztailerako, oraingoz, hiru zuzeneko iragarri dituzte: Donostian, hilaren 13an; Santurtzin, 16an, eta Zornotzan, 22an.

Abuztuko emanaldiak ere itxita dituzte dagoeneko. Hala, Aian arituko dira abuztuaren 4an, eta Marurin, 11n.

Bukatzeko, irailean Ataun, Muskildi eta Urduliz bisitatuko dituzte, hilaren 1ean, 8an eta 14an, hurrenez hurren.