Albisteak

Uztailean

Dekot taldeak bira laburra egingo du Euskal Herritik kanpo

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Errioxa, Kantabria, Galizia eta Asturias harrapatuko dituzte astebeteko epean.

Demak diskoko kantuak taula gainera eramateko asmoz, Euskal Herria utziko du eta Espainiako Estatuan zehar ibiliko da Dekot taldea. Duela bi urte Gaztearen Maketa Lehiaketa irabazi zuen talde bizkaitarrak Errioxan emango du "Dekot On Tour" bira laburreko lehenengo kontzertua. Hain zuzen ere, Santo Domingo de la Calzadan (Errioxa) izango da zuzenekoa, uztailaren 20an.

Hiru egun geroago, Loredon (Kantabria) joko dute, eta Cabezon de la Sal (Kantabria) bisitatuko dute hilaren 24an.

Behin zuzeneko horiek emanda, Galizia aldera abiatuko dira, han beste bi kontzertu eskaintzeko: uztailaren 26an, Bueun, eta 27an, Meliden.

Bukatzeko, Gijonen dute hitzordua hilaren 28an.