Albisteak

Zerrenda

U2, Coldplay eta Ed Sheeran, 2018an diru gehien irabazi dutenen artean

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Bruno Mars gutxigatik ez da sartu hamar "aberatsenen" zerrendan. Izan ere, hamaikagarren lekuan utzi dio "Witness" birari esker jasotako dirutzak.

Urtero egin ohi duen bezala, diru sarrera handienak dituzten pertsonaia ezagunen zerrenda argitaratu du Forbesek. Iazko ekainetik aurtengo ekainera jasotako dirua hartzen du kontuan zerrenda horrek, eta Floyd Maywather boxeolaria da buru gaur-gaurkoz. Bigarren lekuan, berriz, George Clooney kokatu da. Biek ala biek 200 milioi dolarretik gora irabazi dituzte azken urte honetan.

Diru gehien eskuratu duten hamar pertsonen artean, hainbat musikari ere badira. Seigarren tokian, adibidez, U2 taldea dago, 118 milioi dolarreko diru sarrerak jasota. Zazpigarrenean Coldplay kokatu da, 115,5 milioi dolarrekin, eta Ed Sheeranek bete du bederatzigarren postua 110 milioi dolar lortuta.

Bruno Mars gutxigatik ez da sartu hamar "aberatsenen" zerrendan. Izan ere, hamaikagarren lekuan utzi dio "Witness" birari esker jasotako dirutzak.

Taylor Swift (21. lekuan), Jay-Z (25. Lekuan) eta Guns N' Roses (27. lekuan) ere azaltzen dira zerrendan.