Albisteak

Lan berria

Etxe abeslariak crowdfunding kanpaina du abian, disko berriaren argitalpenerako

LUZIA ZUGADI | EITB.EUS

Irailean argitaratuko du disko berria abeslari bizkaitarrak. Crowdfunding kanpaina uztailaren 31n bukatuko da.

Duela hilabete inguru crowdfunding kanpaina jarri zuen martxan Etxe abeslari bizkaitarrak. Helburua zen disko berriaren grabaziorako diru-laguntzak lortzea.

Hala, oraindik ere garaiz dabiltza Berrizko musikaria diruz lagundu nahi duten musikazale guztiak, uztailaren 31ra egongo baita indarrean aipatu kanpaina. Gainera, laguntza ematen dioten guztiek esklusiban jasoko dute lan berria, salgai jarri aurretik.

Disko berria

Iñaki Etxezarraga indartsu dator oraingo honetan. Azken bi diskoetan formatu akustikoaren aldeko apustua egin zuen, baina pop-rock musikari eutsiko dio lan berrian.

Duela aste batzuk "Arma, tiro, Pum!" estreinatu genuen Gaztean, hainbat euskal abestitan entzundako esaldiekin osatutako aurrerapen kantua.

Horixe da, hain zuzen, irailean argitaratuko duen diskoan jasoko duen abestietako bat. Horretarako, Jagoba Ormaetxea musikari eta ekoizlearekin jardun du lanean.