Albisteak

Kontzertua

Ricky Martin Donostian arituko da asteazken honetan

ERREDAKZIOA | EITB.EUS

Donostia Arenako kontzerturako 35 eta 125 euro bitarteko sarrerak ekainaren 14an jarri zituzten salgai.

  • Ricky Martin

    Ricky Martin

Ricky Martin agertokiz agertoki dabil azkenaldian. Duela bi hilabete inguru jakitera eman genuenez, Espainiako Estatutik bira egiten ari da abuztuaren hasieratik. Hala, hilabeteko tartean hamar hiri bisitatuko ditu; tartean, Donostia.

Hain zuzen ere, asteazken honetan izango da Gipuzkoako hiriburuko zuzenekoa, Donostia Arenan (Illunbe). Ikuskizun erraldoia prestatuko du ordurako, eta, besteak beste, "Disparo al Corazon", "La Mordidita", "Tal Vez", "Livin' La Vida Loca", "Pégate", "Adiós", "La Bomba", "La Copa de la Vida", "Vente Pa'Ca" eta "Fiebre" kantuak eskainiko ditu.

Donostiako kontzerturako sarrerak aspaldi jarri zituzten salgai. Doctormusic.com, entradas.com eta ticketmaster.es webguneetan eskuratu ahal dira, 35 euroan merkeenak eta 125 euroko prezioan garestienak.