Albisteak

Bira

Izarok Mexikon abiatuko du 'Eason' diskoaren agur-bira

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Oraingoz bi hitzordu iragarri ditu: apirilaren 11n Pueblan eta 12an Mexiko Hirian. Horrez gain, Bilbon eta Barañainen ere izango da abeslari mallabiarra.

  • Izaro

    Izaro

Izaro Andres abeslariak 'Agur Eason' bira iragarri du udaberrirako. Urtarrilaren 5ean Donostiako Kursaal jauregian eman zuen azken kontzertua. Orain, udaberria abiatuta, beste hainbat zuzeneko emango ditu Eason diskoa agurtzeko.

Mexikon ekingo dio birari, San Miguel de Allenden, apirilaren 6an. Horrez gain, honako hitzordu hauek aurreratu ditu:

· Apirilak 11: Puebla

· Apirilak 12: Mexiko Hiria

· Apirilak 18: Bilbo (Basquefest, Plaza Barria)

· Apirilak 27: Barañain

· Maiatzak 8: Madril (Lara antzokia)

· Maiatzak 10: Bartzelona

· Maiatzak 11 : Roda de Ter