Albisteak

Ekainak 14 eta 15

Fangoria, Mago de Oz eta el Columpio Asesino, Ribera Sound jaialdian

Eitb.eus

Hemezortzi musikari eta talde arituko dira zuzenean ekainaren 14ean eta 15ean Tuteran egingo duten jaialdian. Halaber, bestelako jarduerak ere antolatu dituzte egun horietarako.

  • El Columpio Asesino

    El Columpio Asesino

Fangoria, Mago de Oz eta el Columpio Asesino taldeek hartuko dute parte datorren ekainaren 14ean eta 15ean Tuteran ospatuko den Ribera Sound jaialdian.

Horiez gain, Celtas Cortos, La Fuga, La bien querida, Los Flamingos, Las Gafas de Mike, Con X The Banjo, Blackfriday, Lutece, Nadye, Los Walker, La niña hilo, MasMarcus, El mundo de Tulsa, Victor G eta JuanP arduratuko dira jaialdia girotzeaz.

Bestalde, antolakuntzak 27 jarduera iragarri ditu beste eremu batzuetan: Queiles, Herrerias edo Foruen Plaza. Gehienak doan izango dira.