Albisteak

Agenda

Kontzertuz kontzertu agurtuko dugu abuztua Gaztean

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Willis Drummond, Esne Beltza, Nøgen, Liher eta beste hainbat taldez gozatzeko aukera izango dugu asteburuan Euskal Herrian.

  • Esne Beltza Algortan. Argazkia: Gaizka Peñafiel

    Esne Beltza Algortan. Argazkia: Gaizka Peñafiel

Asteburuaren atarian gaudenez, datozen egunotan Euskal Herrian izango ditugun kontzertuak bildu ditugu Gaztean.

OSTIRALA

Willis Drummond hirukoteak Areatzako jaiak girotuko ditu ostiral gauean, 23:30ean hasita. Bizkaian jarraituko dugu, Elorrioko festetan ostiralean egongo diren zuzeneko emanaldiak aipatzeko: Nøgen, Suaia eta Ama Rebel eta Slektah 9MM.

Esne Beltzakoak, bere aldetik, 'Ni Tour 2019' biran lanean ari dira buru-belarri, eta Elgoibarren agurtuko dute abuztua. Horrez gain, Ortzaizen izango du hitzordua Liher taldeak, baita Diabolo Kiwik ere, 22:00etan.

Azkenik, Ingo al Deu eta DJ Txurru Alonsotegiko plazan emango dute kontzertua.

LARUNBATA

Larunbateko agendari dagokionez, Enkorek, Modus Operandik eta Garilak 26 bandak Urruñan duten hitzordua aipatuz hasiko dugu errepasoa.

Ondoren, beste honako kontzertu hauek ere bildu ditugu: En Tol Sarmiento (Erandio), Hesian eta Trikizio (Alesbes), Niña Coyote eta Chico Tornado (Zestoa) eta Su ta Gar (Zeberio).