Albisteak

Agenda

Haxotz, Modus Operandi eta Dupla, asteburuko kontzertuen agendan

Itziar Urdapilleta | Eitb.eus

Donostia Festibalak talde mordoa bilduko ditu asteburu honetan Donostiako Hipodromoan, baina horrez gain, beste hainbat kontzertu ere aipatuko ditugu.

  • Modus Operandi

    Modus Operandi

Asteburuko musika-agenda laburbildu dugu Gaztean. Donostia Festibalaz gain, Euskal Herrian izango diren gainerako zuzenekoak aipatuko ditugu jarraian.

OSTIRALA

Polybius eta Haxotz taldeek Azpeitiko Sanagustin Kulturgunea girotuko dute ostiral gauean, 22:00etatik aurrera. Horiez gain, Modus Operandi, Kaleko Urdangak eta DJ Txurru Gueñesko plazan arituko dira zuzenean. Araba aldean ere izango da zer entzun: Governors eta Hesianek Dulantzin arituko dira kontzertuan, 23:30ean hasita.

Azkenik, Duplakoak Ordiziko Oiangu baserrian egongo dira, 20:00etatik aurrera.

LARUNBATA

Larunbateko errepasoa abiatzeko, Gozategi eta Kaotiko taldeek Lezoko txosnagunean duten hitzorduaren berri emango dugu. 22:00etan hasiko da kontzertua. Honako zuzeneko hauekin osatuko dugu laburpena: Trikizio (Karrantza), Gora Herria (Gueñes), Zelada eta Oihan Vega (Sondika).