Albisteak

Zuzenekoak

Zea Mays, Sua, Skakeitan eta Viva Suecia, asteburuko kontzertuen agendan

Gaztea

Emanaldi mordoa izango dugu asteburu honetan Euskal Herrian barrena. Ohiko errepasoa egin dugu Gaztean.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Asteburuan ez da musikarik faltako, eta betiko moduan, kontzertuen agenda laburbildu dugu albiste honetan.

Hainbat taldek hitzordu bikoitza izango dute egunotan. Esate baterako, Skakeitanekoek Nola Galdu Denbora diskoa aurkeztuko dute Donostiako Dabadaban, ostiralean eta larunbatean. Viva Suecia taldeak ere bi kontzertu emango ditu Euskal Herrian asteburu honetan: ostiralean Bilboko Santana 27 aretoa girotuko dute; larunbatean, berriz, Iruñeko Zentral aretoa. Era berean, Xatiro eta Dupla lanpetuta egongo dira bi egunetan: ostiralean, Oñatiko Antixena gaztetxean; eta larunbatean, Iruñeko La Carboneran.

Bestetik, Ezpalak taldea Iruñeko Txintxarri tabernan arituko da jotzen. Halaber, Sua eta Rodeo Legorretako herri antzokian izango dira, 23:00etatik aurrera.

Larunbatean zuzeneko hauez gozatu ahal izango dugu: Lisabö eta Arima (Elorrioko Arriola antzokian), Zea Mays (Gasteizko Jimmy Jazz aretoan), eta Eñaut Elorrieta (Mungiako Olalde aretoan).