Albisteak

Agenda

Izarok kontzertu birtuala emango du ostiral honetan Victoria Eugenian

Gaztea

Donostia Kulturak antolatutako #DKetxen programako azken emanaldia izango da. 19:00etan hasiko da, eta youtuben egongo da ikusgai.

  • Izaro Andres

    Izaro Andres

Izarok kontzertu birtuala eskainiko du ostiral honetan, maiatzak 8, Donostian, Victoria Eugenia antzokian. Donostia Kulturak antolatutako #DKetxen programako azken emanaldia izango da. 19:00etan hasiko da, eta youtuben egongo da ikusgai, Donostia Kulturaren kanalean.

Bai musikariak bai kultur eragileak egoera berrira egokitzen ari dira, eta streaming bidezko formatuak antolatzen ari dira.