Albisteak

Igandean, Azpeitian

Ken 7, Betagarri, Lauroba eta Ze Esatek!, Kilometroak festan

L.Z.

Gainera, Anje Duhalde, The Sparteens, Kasik, Des-kontrol, Trikizio, Pantxoa eta Peio eta beste hainbat bakarlari eta talde entzuteko aukera izango dugu, urriaren 2an, Azpeitian.

03:06
Milaka lagun elkartu dira Azpeitian Kilometroak 2011 ospatzeko

Igandean Gipuzkoako ikastolen aldeko festa ospatuko da Azpeitian eta, ohi bezala, musikak leku garrantzitsua beteko du bertan.

Ibilbidea bost gunetan egongo da banatuta eta guztietan estilo ezberdineko musika entzuteko aukera izango dugu. Lehenengo gunean, adibidez, The Sparteens, Anje Duhalde eta Ken Zazpiren kontzertuak egongo dira eta bigarrenean, Betagarri, Ze Esatek!, Lauroba eta Kasik taldeenak.

Hirugarren gunean ere euskal musikak hartuko du tokirik garrantzitsuena. Han Trikizio, Egurra ta kitto eta Des-kontrol taldeak arituko dira.

Laugarren gunea bi zatitan egongo da banatuta. Alde batetik Loiolatxon Imuntzo ta Belokiren kantu mitikoak entzungo ditugu eta bestalde, Loiolan, Pantxoa eta Peio eta Kupela izango dira protagonistak.

Amaitzeko, disko-jartzaileen esku geratuko da bosgarren gunea girotzea. Oihan Vegak eta Abibak musika bikaina jarriko dute bertan.