Albisteak

Lan berria

Su Ta Gar 'Ametsak pilatzen' diskoarekin itzuliko da

Talde eibartarrak urriaren bigarren hamabostaldian kaleratuko du hamaika kantu berriz osatutako lan berria.

04:56
Su Ta Gar taldearen bideoklip berria

Su Ta Gar taldea bueltan da. Talde eibartarrak Ametsak pilatzen disko berria kaleratuko du urriaren bigarren hamabostaldian.  Udan egin zituzten kantu berriak grabatzeko lanak Berrizko Lorenzo Records estudioetan eta orain, udazkenean, hamaika abestiz osatutako lan berria besapean hartuta etorriko dira. Lehenbiziko singlea entzungai daukagu jada: ''Norbera bere ametsen jabe''.

Hauxe da Ametsak pilatzen diskoaren tracklist-a:
01. "Hegan"
02. "Piztia"
03. "Etsaien hitzak"
04. "Poza eta tristura"
05. "Beti tente eta tinko"
06. "Norbera bere ametsen jabe"
07. "Materia hutsa naiz"
08. "Kantarik politena"
09. "Bizi"
10. "Zain, zure zain"
11. "Ametsak pilatzen"