Albisteak

Irailaren 26an

Sua, Carolina Durante eta Kulto Kultibo, 'Irun Zuzenean' jaialdian

Gaztea

Kontzertuak Ficobako hirugarren pabiloian izango dira, doan, baina gonbidapena beharko da. Irungo Udaleko webgunean lortu daitezke sarrerak.

  • Sua taldea

    Sua taldea

Carolina Durante, Sua eta Kulto Kultibo taldeen kontzertuak hartuko ditu aurten 'Irun Zuzenean' jaialdiak. Irailaren 26an, Ficobako hirugarren pabiloian izango dira emanaldiak. Sua banda bizkaitarrak irekiko du jaialdia, 19:00etan; 20:00etan, Kulto Kultibo irundarren txanda izango da, eta azkenik, 21:00eatik aurrera, Carolina Durante talde madrildarra igoko da oholtza gainera. 400 pertsonentzako sarrerak daude eskuragarri, Irungo Udalaren webgunean.

Segurtasun neurriak

Ikusleek eserita egon beharko dute kontzertuetan, elkarren arteko distantzia gordeta, eta musukoa jarrita. Ficobako ateak 18:15ean irekiko dituzte, sarrera egokia izan dadin.