Albisteak

Irailak 24-26

Izaro, Huntza eta Mad Muasel, Atlantikaldia ekimeneko musika-jaialdian

Gaztea

Horiez gain, Ines Osinaga, Africa Bibang eta Ainara Ortega ere arituko dira Errenteriako Fanderiako tenis pistako oholtzan.

  • Atlantikaldia 2020

    Atlantikaldia 2020

Atlantikaldia kultur ekimenak hiru egunetako musika-jaialdiarekin ekingo dio aurtengo egitarauari. Hala, irailaren 24tik 26ra, hainbat kontzertu eskainiko dituzte Errenterian, Fanderiako tenis-pistan. Kultura eta jatorri ezberdinetako artistak elkarlanean jarriko ditu aurtengo edizioak.

Honako hau da emanaldien kartela:

-Irailak 24, osteguna, 20:00etan: La Yegros + Ines Osinaga

-Irailak 25, ostirala:

Guillem Roma + Africa Bibang (19:00)

Arat Kilo & Mamai Keita + Mad Muasel (21:30)

-Irailak 26, larunbata:

Pedro Pastor + Izaro (12:00)

Gabacho Maroc + Ainara Ortega (19:00)

Che Sudaka + Huntza (21:30)

Gonbidapenak Niessen Kulturguneko txarteldegian (10:00-13:00 eta 17:00-20:00) eta internet bidez, jaialdiaren webgunean, guztiak ere doan.