Albisteak

BBK Salaren X. urteurrena

Nøgen eta Los Punsetes taldeak zuzenean, larunbat honetan, Gazteako webgunean

Gaztea

Streaming bidez ikusi ahal izango dira zuzenekoak, 20:00etatik aurrera.

  • Nøgen eta Los Punsetes

    Nøgen eta Los Punsetes, BBK Salako kartela

Nøgen eta Los Punsetes taldeek abiatuko dute, BBK Sala aretoaren X. urteurrena dela eta, Gazteak streamingez emango duen kontzertu sorta. Hitzordua larunbat honetan izango da, irailak 26, 20:00etatik aurrera. Sarrera presentzialak agortu diren arren, online ikusteko aukera izango dugu.

Guztira, 18 kontzertu eskainiko ditugu streaming bidez Gaztearen webgunean: Ana Guerra, El Columpio Asesino, Don Patricio, Los Secretos, Nacho Vegas, Sidonie eta Zetak artistez gain, Euskal Herriko talentu berriak ere agertokian izango dira, tartean, Lorelei Green, Hakima Flissi, Xsakara, Bringas, Airu, Garbayo eta Skakeitan

Pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta, kontzertu guztiek edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta aretora sartu eta irtetea mailakatuta egingo da. Jende-metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira.