Albisteak

Agenda

Izarok kontzertuz jantziko du udazkena

Gaztea

Udaberrian aurreikusita zituen emanaldiak atzeratu egin behar izan zituen abeslari mallabiarrak pandemiaren ondorioz.

  • Izaro Andres, 'Limones en Invierno'

    Izaro Andres, 'Limones en Invierno'

Izarok kontzertu ugari iragarri ditu udazken honetarako, udaberrirako aurreikusita zituen datak koronabirusaren krisiaren ondorioz bertan behera utzi ostean. Beraz, urtarrilean kaleratutako Limones en Invierno diskoa aurkezteko honako zuzeneko hauek eskainiko ditu datozen hilabeteetan. Sarrerak abeslariaren webgunean daude salgai.

Limones en Invierno diskoa

Musikari mallabiarraren hirugarren diskoa de Limones en Invierno. Hamar abestiz osatutako proiektuko piezak ezagutuz joan gara apurka-apurka. Xoel Lopezekin elkarlanean egindako "Invierno a la vista" proposamena izan zen lehen singlea. Ondoren etorri dira "Paris", "Libre" eta "Hainbeste", besteak beste.