Albisteak

BBK Salaren X. urteurrena

El Columpio Asesino eta Hakima Flissi zuzenean, larunbat honetan, Gazteako webgunean

Gaztea

Streaming bidez ikusi ahal izango dira zuzenekoak, 20:00etatik aurrera.

  • Ana Guerra eta Lorelei Green

    Ana Guerra eta Lorelei Green, BBK Salako kartelean

Kontzertu ugari antolatu dituzte asteburu honetan BBK Salan aretoaren  X. urteurrena ospatzeko. Larunbatean, El Columpio Asesinoren eta Hakima Flissiren txanda izango da. 20:00etatik aurrera, streaming bidez ikusteko aukera egongo da.

Joan dean astean abiatu ostean, zuzeneko ugari geratzen dira oraindik datozen egun eta asteetan. Don Patricio, Los Secretos, Nacho Vegas, Sidonie eta Zetak artistez gain, Euskal Herriko talentu berriak ere agertokian izango dira: Xsakara, Bringas, Airu, Garbayo eta Skakeitan

Pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta, kontzertu guztiek edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta aretora sartu eta irtetea mailakatuta egingo da. Jende-metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira.