Albisteak

Emanaldi bereziak

Gatibuk urtarrilaren 9ra atzeratu ditu azaroaren 7ko Bilboko kontzertuak

Gaztea

Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz hartutako erabakia da. Sarrerek data berrirako balioko dute. Itzultzeko aukera ere egongo da.

  • Gatibu

    Gatiburen kontzertu bateko artxiboko argazkia

Gatibuk urtarrilaren 9ra atzeratu ditu azaroaren 7an Bilboko Euskalduna Jauregian ematekoak zituen bi kontzertuak. Koronabirusak eragindako krisiaren ondorioz hartutako erabakia da. Sarrerek data berrirako balioko dute. Itzultzeko aukera ere egongo da, info@euskalduna.eus helbide elektronikora idatzita.

Gatibuk bi kontzertu emango ditu datorren azaroaren 7an, Bilbon, Euskalduna Jauregian. Hasieran, 22:30eko emanaldia iragarri zuen talde bizkaitarrak; sarrerak segituan agortu direla ikusita, beste zuzeneko bat egitea erabaki du, egun berean, 19:00etan. Sarrerak internet bidez eros daitezke.

20 urte

2020. urtea berezia da Gatiburentzat, 20 urte bete baitira taldea sortu zenetik. Modu berezian ospatu nahi zuten taldekideek, martxorako Miribillan antolatutako kontzertu batekin. Aitzitik, koronabirusak eragindako pandemiaren ondorioz, jai handi hori 2021eko azarora atzeratzea erabaki zuten.

Hitzordu handi hori iritsi aurretik, azaroaren 7an Bilbo aurreikusitako bi zita horiez gain, Donostiako Victoria Eugenia Antzokian ere arituko dira bizkaitarrak abenduaren 28an.