Albisteak

Iragarpena

Izaki Gardenak taldeak lau kontzertu emango ditu, 'Dena Oskol' bira amaitzeko

Gaztea

Gasteizen eskainiko dute bira horretako azken zuzenekoa: azaroaren 28an, Jimmy Jazz aretoan.

  • Izaki Gardenak

    Izaki Gardenak

Izaki Gardenak taldeak 'Dena Oskol' diskoaren aurkezpen-bira agurtzeko lau emanaldi iragarri ditu. Orain dela bi urte argitaratutako lana agertoki gainean agurtzea erabaki du banda arabarrak.

Honako hauek dira aurreikusitako hitzorduak:

-Urriak 17: Elorrioko Txintxirri ikastolan, 19:30ean.

-Urriak 30: Ondarroako Beikozinin, 22:00etan.

-Azaroak 21: Urnietako Sarobe arte eszeniko gunean, 1:00etan.

-Azaroak 28: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan, 22:00etan.