Albisteak

Iragarpena

Izaki Gardenaken esku, Udagoieneko Ostera Hegan ekimenaren azken kontzertua

Gaztea

Euskaltzaleen Topagunean antolatutako egitaraua da Udagoieneko Ostera Hegan. Kontzertuak ekimenaren webgunean egongo dira ikusgai, azaroaren bigarren hamabostaldian.

  • Zea Mays

    Zea Mays

Udagoieneko Ostera Hegan egitarauak Zea Mays, Eñaut Elorrieta eta Izaki Gardenak iragarri ditu aurtengo edizioan. Kontzertu bakoitza Bizkaiko leku berezi batean izango da, eta emanaldi horiek ikusgai egongo dira egitasmoaren webgunean pare bat egunez.

Azaroaren 13tik 15era: Eñaut Elorrieta (Balmasedako La Encartadako fabrika-museoan)

Azaroaren 20tik 22ra: Zea Mays (Muskizko El Pobal burdinolan)

Azaroaren 27tik 29ra: Izaki Gardenak (Bermeoko Arrantzaleen museoan)

Zuzenekoez gain, musikariak elkarrizketatuko dituztenez, bideo horiek ere ikusgai ipiniko dituzte internet bidez.