Albisteak

BBK Salaren X. urteurrena

Zetak eta Skakeitan, BBK Sala aretoan, gaur arratsaldean

Gaztea

Streaming bidez ikusi ahal izango dira zuzenekoak, 18:15etik aurrera.

  • Zetak eta Skakeitan

    Zetak eta Skakeitan, BBK Sala aretoko kartelean

Zetak eta Skakeitan zuzenean arituko dira gaur , BBK Salan, aretoaren  X. urteurrena dela eta antolatutako kontzertu-sortaren baitan. Gaztearen webgunean streaming bidez ikusteko aukera egongo da. 18:15ean, Skakeitanen kontzertua hasiko da; ondoren, 19:30ean, Zetaken txanda izango da.

Pandemia dela eta hartu behar diren neurriak kontuan hartuta, kontzertu guztiek edukiera murriztua izango dute pertsonen arteko distantzia bermatzeko, eta aretora sartu eta irtetea mailakatu egingo da. Jende-metaketak saihesteko; horrez gain, maskara erabiltzea eta eskuak higienizatzea ere nahitaezkoak izango dira.