Albisteak

Iragarpena

Dupla bikoteak 'Musuko Tour' bira iragarri du

Gaztea

Bikote arabarrak hainbat emanaldi iragarri ditu abenduan eta urtarrilean.

  • Dupla, 'Musuko' tour

    Dupla, 'Musuko' tour

Dupla bikote aguraindarrak 'Musuko Tour' kontzertu-bira iragarri du. Galdaon abiatu zuten joan den asteburuan, eta orain, honako emanaldi hauek eskainiko dituzte:

-Abenduaren 6an, Ondarroako Beikozinin.

-Abenduaren 10ean, Donostiako Kutxa Kultur aretoan.

-Abenduaren 11n, Gernikako Astran.

-Abenduaren 19an, Ordizian.

-Urtarrilaren 2an, Gasteizko Jimmy Jazz aretoan.

-Urtarrilaren 22an, Orexako ostatuan.

"Dantza gaua", "Preocupau" eta beste hainbat proposamen taularatuko dituzte biran. Itziar Ituñorekin batera egindako "Hamaika Gara" da arabarren lan berriena.