Albisteak

Gasteizen, larunbatean

Gatibu, EH Sukarra, Kerobia eta Hesian, Euskararen Egunean

L.Z.

Gasteizko Mendizorrotza Polikiroldegian beste hainbat kontzertu ere egongo dira egun horretan: Trumbo, Txapelpunk eta Lain, besteak beste.

  • Gatibu, EH Sukarra, Kerobia eta Hesian, Euskararen Egunean

Datorren larunbatean, abenduaren 3an, Euskararen Eguna dela eta, Gasteizko Mendizorrotza Kiroldegiak hainbat kontzertu hartuko ditu.

Euskararen aldeko festa erraldoi honetan euskal musika izango da protagonistetako bat eta horretarako, antolatzaileek, zuzeneko ugari iragarri dituzte: Lain, Kerobia, EH Sukarra, Trumbo, Txapelpunk, Gatibu eta Hesian.

Hamabi orduz luzatuko dira kontzertuak. 17:00etan hasiko dira emanaldiak Mendizorrotzan eta 05:00etan amaituko dira.