Albisteak

Iragarpena

Olatz Salvadorrek 'Aho Uhal' zuzenean aurkezteko bira egingo du

I.U.| Gaztea

Bakarkako bigarren diskoa kaleratu berri du musikari donostiarrak. Zuzenean aurkezteko zenbait emanaldi iragarri ditu.

1:4
Olatz Salvador

Olatz Salvador musikari donostiarrak bakarkako bigarren diskoa kaleratu du: Aho Uhal. Rozalen, Ivan Ferreiro eta Idoia Asurmendi abeslariek kolaboratu dute hamabi abestiz osatutako proiektuan.

Aretxabaletan hasita, honako kontzertu hauek aurreikusi ditu, diskoa zuzenean aurkezteko. Sarrerak Olatz Salvadorren webgunean eros daitezke.

-Urtarrilak 21: Aretxabaletako Arkupe Kultur Etxean

-Urtarrilak 28: Gasteizko Jimmy Jazz aretoan

-Urtarrilak 31: Ondarroako Beikozinin

-Otsailak 4: Bergarako Seminarixoan

-Otsailak 7: Donostiako Victoria Eugenia Antzokian

-Otsailak 11: Zarauzko Modelo aretoan

-Otsailak 18: Barakaldoko Antzokian

-Otsailak 25: Amurrioko Antzokian

-Otsailak 27: Elorrioko Arriola Antzokian

-Otsailak 28: Irungo Amaia Antzokian