Albisteak

Nobedadea

The Killers taldea disko berria grabatzen hasi da

I.U. | Gaztea

Aurreikuspenak betez gero, 2021. urte amaierarako prest egongo da estatubatuarren proiektu berria.

  • The Killers

    The Killers taldearen Facebook orriko argazkia

The Killers taldeak disko berria grabatzen hasi dela iragarri du Instagram bidez. Badirudi, aurreikuspenak betetzen badira, Las Vegasko bandak prest izango lukeela Imploding The Mirage diskoaren bigarren zatia urte amaierarako. 

Grabazioaren berri emateaz gain, abesti-zerrenda bat argitaratu dute taldekideek, baina ez dute xehetasun gehiago aurreratu.