Albisteak

Iragarpena

Daft Punk bikotea banandu egingo da

I.U. | Gaztea

28 urteko ibilbidea atzean utzita, bikote frantziarrak Facebooken argitaratutako bideo baten bidez eman du erabakiaren berri.

  • Daft Punk

    Daft Punk bikotea, 2014 Grammy Sarietan. Argazkia: EFE

Daft Punk bikoteak musika utziko duela iragarri du. 1993an bat egin zuten Guy-Manuel de Homem-Christok eta Thomas Bangalterrek arrakastaz arrakasta eraman dituen proiektu musikala abiatzeko. Orain, 28 urte geroago, "Epilogo" bideoaren bidez esan dute agur artista frantziarrek.

Musika elektronikoaren erreferente nagusi bilakatu dira hamarkadaotan, "Around The World" eta "Get Lucky" piezei esker, besteak beste. Musikagatik ez ezik, bikotearen look deigarriak ere ezagun egin ditu: robot jantziak eta kaskoak.