Musika

Kontzertuak

Etxek eta Itziarren Semeak taldeek girotuko dute Azokako azken eguna

L.Z.

Ahotsenean eta Plateruenan hainbat zuzeneko egongo dira Azokaren azken egunean. Hemen duzue egitarau osoa:

  • Etxek eta Itziarren Semeak taldeak girotuko dute Azokako azken eguna

    Etxek eta Itziarren Semeak taldeak girotuko dute Azokako azken eguna

Talde eta bakarlari ugari pasatu dira azken lau egunotan Durangotik. Plateruena Kafe Antzokia eta Ahotsenea, besteak beste, euskal musikaren agertoki bilakatu dira igandetik hasi eta gaur arte.

Disko aurkezpenak, solasaldiak, saio musikatuak... denetarik aurkitu dugu Durangoko Azokaren 46. edizioan eta gaur egun euskal musikaren erreferente diren talde ezagun asko pasatu dira bertatik: Su Ta Gar, Berri Txarrak, Esne Beltza, Gose...

Dagoeneko bistari gehienek jasoko zituzten seguruenik musikari edota idazle gustukoenen sinadurak eta beharbada kontzertuez eta solasaldiez gozatzeko aukera ere izan dute askok.

Dena den, oraindik Azokara gerturatzeko aukerarik izan ez dutenek, badute azken egunean ere zer entzun eta zer ikusi. Plateruenan adibidez, Etxek zuzenekoa eskainiko du ostegun honetan, 18:00etatik aurrera. Bestalde, Ahotsenean, egunero bezala, hainbat emanaldi iragarri dituzte: Itziarren Semeak, Xavier Montoia, Klak!son, Topeka, Txoribigun, Estankona, Inconexia eta Odd Heathenish.