Albisteak

Ekainaren 20an

Iseo & Dodosound bikoteak bi kontzertu eskainiko ditu Donostiako Kursaalen

I.U. | Gaztea

"Inédito Tour" kontzertu birako ikuskizuna Donostiako hiriburura ekarriko dute, bi saio eskaintzeko: 17:30ean eta 20:00etan.

  • Iseo & Dodosound

    Iseo & Dodosound

Iseo & Dodosound bikote nafarraren "Inédito Tour" bira Donostiara iritsiko da ekainaren 20an. Horrenbestez, Leire Villanuevak eta Alberto Iriartek zuzenean aurkeztuko dituzte laster kaleratuko duten diskoko kantuak. Emanaldi horietan, The Mousehunters taldearen laguntza izango dute agertokian.

2014an proiektua abiatu zutenez gero, bi disko atera dituzte musikari nafarrek, eta hirugarrenean bilduko dituztenak dakartzate bira honetan. Kursaaleko kontzertuetarako sarrerak salgai daude, 22 euroren truke, internet bidez.