Albisteak

Los Angelesen

Billboard Music Awards sariak: The Weeknden gaua

I.U. | Gaztea

Musikari kanadiarrak hamar garaikur eraman zituen etxera; besteak beste, artista onenarena.

The Weeknd musikari kanadiarra izan zen nagusi atzo gauean Los Angelesen izandako Billboard Music Award sarietan. Guztira, hamar ataletan irabazi zuen: artista onena, gizonezko artista onena, Hot 100 artista onena, R&B artista onena, irratian abesti onenak dituen artista, gizonezko R&B artista onena, R&B disko onena, Hot 100 abesti onena ("Blinding Lights"), irratiko kantu onena ("Blinding Lights") eta R&B abesti onena ("Blinding Lights").

Horrez gain, BTS talde korearra eta 2020ko otsailean hildako Pop Smoke rap abeslaria izan ziren gaueko protagonistak. BTSk lau sari irabazi zituen; Pop Smokek, berriz, bost.

Zuzeneko musikarik ere ez zen falta izan. The Weekndez gain, BTSk "Butter" eskaini zuen zuzenean. Karol G, Doja Cat, Bad Bunny eta beste hainbat artista ere igo ziren oholtzara.