Albisteak

Euskal musika atzerrian

Ken Zazpiren ''Ilargiak'' Gales argitu du

L.Z.

Iñaki Pierolak euskaraz abesten jarri ditu Galeseko hainbat ikasle eta Gaztea gasteiztar honekin izan da esperientzia nola joan zaion hurbiletik ezagutzeko.

01:34

Iñaki Pierola gasteiztarrari esker Ken Zazpi taldearen "Ilargia" kantua Galeseko gazteen artean entzuten da orain. Euskal Herrian abesti hau estreinatu zenetik zazpi urte igaro direnean, galestarren artean zabaldu dira Eñaut Elorrietaren hitzak.

Eskoriatzan Heziketa Fisikoa ikasten ari zela, praktikak atzerrian egiteko ideia bururatu zitzaion iaz Iñakiri eta motxila lepoan hartuta, Gales aldera abiatu zen. Hasieran soinketako eta gaztelerazko klaseak ematen aritu zen han, baina, ikasleek euskal ohiturei buruz zuten interesaz jabetuta, Euskal Herriko jaiez eta kulturaz mintzatzen hasi zen.

"Galestarrek ere eremu urriko hizkuntza batean hitz egiten dute eta beharbada horregatik erakutsi dute horrenbesteko interesa Euskal Herriko kulturaren inguruan", esan digu Iñakik, Galeseko gazteek euskaraz aritzeko erakutsi duten trebetasunarekin erabat harriturik. 21 urteko irakasle gasteiztar honen hitzetan, "esperientzia zoragarria" izan zen galestarrei euskaraz abesten erakustea.

Urte bete geroago, Iñaki Pierola Salamancan da ingelesa ikasten eta bitartean 11 urteko gazteekin egindako ''Ilargia'' kantuaren moldaketa mundua zeharkatzen ari da. Zorionak eta eskerrik asko Iñaki!

Iñaki Pierola gasteiztarrari esker Ken Zazpi taldearen "Ilargia" kantua Galeseko gazteen artean entzuten da orain. Euskal Herrian abesti hau estreinatu zenetik zazpi urte igaro direnean, galestarren artean zabaldu dira Eñaut Elorrietaren hitzak.Eskoriatzan Heziketa Fisikoa ikasten ari zela, praktikak atzerrian egiteko ideia bururatu zitzaion iaz Iñakiri eta motxila lepoan hartuta, Gales aldera abiatu zen. Hasieran soinketako eta gaztelerazko klaseak ematen aritu zen han, baina, ikasleek euskal ohiturei buruz zuten interesaz jabetuta, Euskal Herriko jaiez eta kulturaz mintzatzen hasi zen."Galestarrek ere eremu urriko hizkuntza batean hitz egiten dute eta beharbada horregatik erakutsi dute horrenbesteko interesa Euskal Herriko kulturaren inguruan", esan digu Iñakik, Galeseko gazteek euskaraz aritzeko erakutsi duten trebetasunarekin erabat harriturik. 21 urteko irakasle gasteiztar honen hitzetan, "esperientzia zoragarria" izan zen galestarrei euskaraz abesten erakustea. Urte bete geroago, Iñaki Pierola Salamancan da ingelesa ikasten eta bitartean 11 urteko gazteekin egindako ''Ilargia'' kantuaren moldaketa mundua zeharkatzen ari da. Zorionak eta eskerrik asko Iñaki!