Albisteak

Nobedadea

Nizuri Tazuneri bikoteak "Anubis" diskoa aurkeztu du

Gaztea

Musikari donostiarrek proiektuaren aurkezpen-oharrean azaldu dutenez, "gure artean jada ez daudenentzako omenaldi xumea" da lan berria.

  • Nizuri Tazuneri

    Nizuri Tazuneri

Nizuri Tazuneri bikoteak lan berria estreinatu du: Anubis. Norzonne eta Fani rap abeslari donostiarrek ohar batean azaldu dutenez, pandemia garaian grabatu dute diskoa, "jada gure artean ez daudenak omentzeko".

Hamaika kantuz osatutako LP bizia eta indartsua kaleratu dute. Japonierazko eta euskarazko esamoldeekin hitz-jokoak egiten dituzte abestien izenburuetan.

Horietako bat da "Edonola" kantua: