Albisteak

Bilbao Arenan

Natos y Waor, Bad Gyal eta Chill Mafia, BIME Live jaialdian

Gaztea

Jaialdia urriaren 29an eta 30ean egingo dute, eta zortzi artista arituko dira zuzenean.

  • Nator y Waor

    Nator y Waor

Natos y Waor bikote raperoa, Bad Gyal dancehall eta trap musikaria eta Trueno argentinarra izango dira aurten BIME Live musika jaialdiko zerrendaburuak. Horiez gain, Ana Tijoux, Chill Mafia, Maikel Delacalle, Frente Cumbiero, Laura Sam eta Juan Escribano iragarri dituzte antolatzaileek.

Kontzertuak urriaren 29an eta 30ean egingo dituzte, Miribillan, Bilbao Arenan. 

Bonuak eta sarrerak uztailaren 22an jarriko dituzte salgai, 12:00etan, jaialdiaren webgunean.