Albisteak

Zuzenekoa

Dupla, Izaro eta Bulego, asteburuko kontzertuen agendan

Gaztea

Datozen egunotan Euskal Herrian izango ditugun kontzertuen errepasoa egin dugu albiste honetan.

  • Bulego taldea

    Bulego taldea

Kontzertuz blai dator asteburua Euskal Herrian, eta albiste honetan laburbildu ditugu horietako batzuk.

Dupla bikote arabarrak eta Olatz Salvadorrek Mañariko plazan emango dituzten kontzertuak aipatuz hasiko dugu ostiraleko agendaren errepasoa. Esne Beltza eta Amak taldeak, berriz, batera arituko dira Hernaniko Ereñozu auzoko frontoian.

Andoainen, Urmuga jaialdiaren baitan, Idoia Asurmendi, Juantxo Arakama eta Mikel Moreno arituko dira Leitzarango Bisitarien Etxearen ondoko zelaia girotzen. 

Larunbatean, honako kontzertu hauek ditugu agendan: Bulego, Astigarragako Astarbe sagardotegian; Esti eta Mikel Markez, Zestoan; Haxotz, Bilboko Levante plazan; Keu Agirretxea, Beran; eta Olatz Salvador, Lasarteko Manuel Lekuona Kultur Etxean.

Igandean, Alex Sardui eta Chill Mafia arituko dira Baigorrin, Urmuga jaialdian. Azkenik, Izaro mallabitarra Gasteizko Iradier Arenan izango da, eta Esti eta Mikel Markez Astigarragako Astarbe sagardotegian egongo dira kontzertua ematen.