Albisteak

Zurrumurruak

Kalakan talde euskaldunak Madonnarekin kolaboratuko du

L.Z.

EITBk jakin ahal izan duenez, Ipar Euskal Herriko taldea Madonnaren "Open Your Heart" kantuaren bertsio bat grabatzen ari da.

01:09
Kalakan talde euskaldunak Madonnarekin kolaboratuko du

Hainbat komunikabidek Interneten gaur goizetik zabaldutako informazioaren arabera, Kalakan talde euskaldunak Madonna abeslariarekin kolaboratuko du. Txalap.art ekoiztetxeak ez du oraindik zurrumurru hau baieztatu, baina, dirudienez, Ipar Euskal Herriko hirukotea "Open Your Heart" kantuaren bertsio bat grabatzen ari da *. Gainera, antza denez, kantu honek "Sagarra Jo" Kalakan taldearen abestiaren zatiak jasoko omen ditu.

Madonna abeslariaren jarraitzaileek Sarean zabaldutako informazioaren arabera, 2011ko udan ezagutu zuten elkar. Hain zuzen ere, Lapurdiko Getarian entzun zuen aurrenekoz Madonnak Kalakanen musika.

Aipatu bezala, informazioa ez dago oraindik baieztatuta, baina ez litzateke Kalaka taldekoen lehen bertsioa izango. Hemen duzue ''Begira'' Su Ta Gar taldekoen abestiari egin dioten moldaketa.