Albisteak

Kontzertuak

Esne Beltzaren 'Freedom' birak Euskal Herria zeharkatuko du udan

L.Z.

Besteak beste, Eibarren, Zornotzan, Lizarran eta Gasteizen arituko da talde gipuzkoarra uztailean eta abuztuan.

  • Esne Beltza

Esne Beltzak ez du atsedenik hartzen eta ekainaren 30ean Ondarroan ospatuko den Zapato Azule jaia girotzeko, abesti berri bat estreinatu du Xabi Solanoren taldeak.

Gainera, udarako hainbat zuzeneko iragarri ditu eta, aurreikusitakoaren arabera, ekainetik irailera bitartean Euskal Herritik ibiliko da talde gipuzkoarra.

Hasteko, ekainaren 30ean, EH Zuzenean jaialdian joko dute, Heletan, eta uztaileko lehenengo kontzertua Eibarren eskainiko dute (uztailaren 6an). Egun bat geroago Sopuertako Mendabala jaialdian arituko dira eta uztailaren 21ean Pontevedran izango da Euskal Herritik kanpo emango duten kontzertu bakarra. Bukatzeko, uztailaren 24an Zornotzako jaiak girotuko dituzte.

Abuztuan Lizarran dute lehenengo emanaldia (abuztuaren 2an). Handik Gasteiz aldera abiatuko dira (hilaren 12an), eta 14an Portugaleten jo ostean, Gernikako jaietara helduko da Esne Beltza, abuztuaren 17an. Azken kontzertua Arantzan eskainiko dute.